SARIKI eta IMHren arteko elkarlan sinadura

2012/06/03 23:00:00 GMT+1
Metrologia aplikatuaren SARIKI-IMH zentru berria IMHren instalazioetan kokatuko da eta bi erakundek elkarren artean kudeatuko dute
Makina Erremintaren Biurtekoaren 27. edizioan sinatu dute akordioa Metrologia Sarikik eta Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak, Sarikiko Zuzendari Josean Larrea eta IMHko Zuzendari Joxean Egañaren eskutik.

 

Hitzarmen honekin bi erakundeek ondorengo Lan Lerroak garatuko dituen elkarlana gauzatuko dute:

  • Enpresa eta ikastetxeko ikasle eta irakasleen prestakuntza zerbitzuak.

  • Ekoizpenari, eta gai tekniko eta ezagutzaren zabalkudeari bideratuttako metrologia jarduerak.

  • Prestakuntzaren kalitatea hobetzeko zuzendutako jarduerak.

  • 3D metrologiaren inguruko Ikerketa eta garapen proiektuak.

  • Lan inguruak eskatzen duen horretan prestatzen ahalbideratuko duten eguneratutako ekipoen eta erreminten lagapena.

IMHk 160 m2ko funtzioanitzeko aretoa SARIKIren esku utziko du, SARIKI-IMH Metrologia aplikatuaren Zentru Berritzailea instalatzeko.

Bere aldetik, SARIKIk funtzioanitzeko areto honetan, metrologia aurreratuko makineria, ekipamendu eta softwarea ezarriko du, unean unean ekipo eramangarriak utziko ditu eta Sarikin instalatutako teknologia erabiltzeko aukera emango dio IMHri. Sarikiri akordioak gizarte eta industria komunitatearekin harreman estuagoa izaten eta zabalkunde teknologikoa sustatzen ahalbideratuko dio.

Adostutako hitzarmenarekin IMHk metrologiaren inguruko medio aurreratuenak eta etengabe eguneratuta dauden eskuragarri izatea du helburu, honen kudeaketak dakarren kostu eta ahaleginak ekidinez. Bestalde, akordioak institutuari aukera emango dio metrologia aurreratuetako makinen prestakuntza eta zerbitzua hobetzeko.

Akordio mota hau Europa mailako elkarlan aurreratutzat dugu, kasu honetan Erreferentzia Zentru baten (IMH, fabrikazio mekanikoan erreferentzia zentru nazionala izanik) eta metrologia dimentsionaleko sektoreko puntako enpresa teknologiko batean artekoa, hain zuzen.