Saria eta martxan jartzeko baliabideak IDEIA INDUSTRIAL onenarentzat

2018/04/16 00:00:00 GMT+2
Abian da TKgune Fabrikazioa Enpresa INDUSTRIALEN IDEIA lehiaketaren 5. edizioa. Maiatzaren 15 arte aurkeztu daitezke ideia industrialak ekintzaile@imh.eus helbidean. Zalantzarik baduzu, ideiari forma ematen lagun zaitzakegu.

Ideia industrialik al duzu? Euskal Erkidegokoa zara eta 35 urte baino gutxiago dituzu? Zure ideia gauzatzen lagun zaitzakegu!

 

TKgune Fabrikazioa Enpresa INDUSTRIALEN IDEIA lehiaketaren 5. edizioa aurkeztu dugu gaur Elgoibarko Udaletxea

n, Ane Beitia Elgoibarko alkatearekin eta Amaia Epelde Rural Kutxako ordezkariarekin.

Ideiak 2018ko MAIATZAREN 15 arte aurkeztu daitezke IMHn. Izaera industriala duen lehiaketa honek bi sari ematen ditu: Enpresa-industrial ideia onenari, eta lanbide heziketako ikasle ohi batek aurkeztutako enpresa industrial ideia-onenari, hurrenez-hurren 2.500 eta 2.000 euroko sariak eta baliabide industrialak ideia garatzeko eta negozio bihurtzeko.

Lehiaketak diruaz gain babesa ematen du: Azpiegitura industrialak uzten ditu eta adituen laguntza eskaintzen du ideia

hobetu eta gauzatzen laguntzeko, ekintzaileen arrisku ekonomikoa txikitzen du, hau da, enpresa industrialen abiatzea laguntzen du.

Enpresa INDUSTRIALEN IDEIA lehiaketa TKGUNE FABRIKAZIOA osatzen duten lanbide heziketako ikastetxeek antolatzen dute. 5. edizioaren babesleak dira, besteak beste: Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Debegesa, DanobatGroup, Alcorta Forging Group, Schaeffler (Rodisa), Rural Kutxa.

Informazio eta harremanetarako:  ekintzaile[arroba]imh.eus (Roberto Altzerreka, 943744132 telefonoa, 2712 luzapena)