ReMaKET proiektua: Urrunetik konektatuta, LH berritzen!

2025/10/27 19:37:12 GMT+2
Urruneko laborategi bat, euskal Lanbide Heziketa etorkizuneko industriara konektatzeko

Euskal Autonomia Erkidegoko bederatzi Lanbide Heziketa zentrok parte hartzen dugu ReMaKET (Remote Maqueta Kontrol EduTech Terminal) proiektuan, IMH LHIIk gidatutako eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak babestutako ekimenean.

Proiektu aitzindari honek helburu du teknologia aurreratuetarako sarbide berdintasuna bermatzea eta zentroen arteko lankidetza pedagogikoa sustatzea, maketa industrialen urruneko laborategi partekatu bati esker.

Proiektuak gaur egungo Lanbide Heziketa teknikoko premia bati erantzuten dio: ikasle guztientzako aukera-berdintasuna bermatzea, ikastetxe bakoitzean dagoen ekipamendua edo baliabideak edozein direla ere.

ReMaKET-ek ikasle eta irakasleei automatizazio eta kontrol industrialeko maketa fisikoetara urrunetik konektatzeko aukera emango die. PLC eta IP kamerak dituzten ekipoekin, ingurune ziberfisikoetan praktikak egiteko aukera izango dute benetako tailerretik urrun egon arren.

Alderdi teknologikoa baino haratago, ReMaKET digitalizazioaren eta zentroen arteko lankidetzaren aldeko urrats estrategikoa da. Garapenaren barruan OT zibersegurtasun-neurriak ezartzea, kudeaketa-plataforma web bat sortzea eta baliabide partekatuen dokumentazio teknikoa eta pedagogikoa lantzea aurreikusten dira.

Proiektua bat dator Euskal Lanbide Heziketaren digitalizazio-estrategiekin eta Industria 4.0aren printzipioekin, ikaskuntza-ingurune malguak, inklusiboak eta konektatuak sustatuz. Horrez gain, ikasleek parte aktiboa izango dute sistemaren diseinuan eta egiaztapenean, euren gaitasun tekniko, digital eta lankidetzakoak indartuz.

ReMaKET proiektuaren bidez, Euskal Lanbide Heziketako zentroen sarea urrats sendoa ematen ari da berrikuntza pedagogikoaren norabidean, irisgarritasuna, zibersegurtasuna eta lankidetza etorkizuneko prestakuntza teknikoaren oinarri bihurtuz.