Proiektuen kudeaketa Gaztela-Leon juntako irakasleentzat

Juntak udararako antolatzen dituen irakasleen prestakuntza programan parte hartzen du IMHk duela zazpi urte.

Mikel Marcilla IMHko teknikaria Valladoliden izan zen pasa den astean Gaztela-Leon Juntako irakasleen prestakuntza programaren barruan Proiektuen Kudeaketa ikastaroa ematen. Taldeak erritmoa berehala hartu zuen eta arratamendu handia atera zion 30 orduko iraupena izan zuen ikastaroari.

IMHk 2009tik darama Gaztela eta Leon Juntako irakasleen lanbide heziketarako prestakuntza programa honetan parte hartzen, bai Elgoibarko instalazioetan eta baita Erkidego horretako hainbat ikastetxeetara joanaz eta irakatsiz.