ProiekTOP Jardunaldiak

2010/05/26 23:00:00 GMT+1
Ekainaren 3-4rako workshop-a antolatu du IMHk hezkuntza berrikuntza eta transferentzia proiektuak interesa duten eragile berritzaileekin partekatzeko helburuarekin.

Helburua.

IMHren nahia da bere jarduera eremuarekin zerikusia duten eskualde eta nazio zein Europa mailako programak garatzen daukan esperientzia etengabe hobetzea. Proiektuetan eta zerbitzuetan eraginkortasuna lortzea da helburua, ez soilik gizarteari ekarpen baliotsua egiten diolako, pertsonentzat eta IMHren proiektuarentzat berarentzat jakintza-ekarpena delako baizik.

Jardunaldi hauen ikuspegia izango da gure proiektuak partekatu eta hedatzea IMHrekin proiektuen garapenean elkarrekin parte-hartzeko prest egongo diren eragile berritzaileekin.


Nori zuzenduta dago?

Estatuko eta Akitaniako prestakuntza zentruak, unibertsitateak, zentru teknologikoak, proiektu garatzaileak

Jardunaldiaren egitaraua

Ekainaren 3an workshop-a egingo da IMHn eta 4an BECeko Makina Erremintaren 26. biurtekora bisita egingo da. Ikusi hemen jardunaldiaren egitaraua...

Izen emateak.

IMHren aurre-gonbidapen baten bidez parte-ahal izango da jardunaldi honetan. Interesa  izanez gero, deitu 943744132 telefonora (Roberto Altzerreka/Itziar Egiguren) edo idatzi hemen...

 

IMH 20 urte

Jardunaldi hau IMH sortu zeneko 20. urteurrena gogoratzeko antolatu ditugun ekintzen parte da. IMH sortzen parte-hartu zutenen elkarlanari esker hainbat gauza lortu dira: 30.000 langile eta langabetu  baino  gehiagok Prestakuntza Iraunkorreko ikastaroak egin dituzte, 1.500 ikasle baino gehiagok Heziketa Zikloetan prestatu dira eta 400 baino  gehiago Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolan. Horrez gain, IMHk garapen lerro berriak sortu ditu gaitasunen kudeaketa, zerbitzu tekniko eta hezkuntza-teknologiaren transferentzia  esparruan.