Prestatu zure langilea Elkarlaneko Robotikan!
2025/05/20 15:56:24 GMT+2

Lanbide Heziketako Espezializazio berriak formatu egokia du langile bat beso robotiko eta AMR sistemetan sakontzeko.
Irailetik aurrera IMH Campus LHIIn Elkarlaneko Robotikako Lanbide Heziketako Espezializazio kurtsoa martxan egongo da.
Enpresako langileak geroz eta erabiliagoa den teknologia aurreratuetan espezializatzeko aukera bikaina izan daiteke.
Formakuntza Dualak IMH Campus LHIIn eta irailetik otsaila bitarteko epealdia, 3 egun ikasgelan + 2 egun enpresan, egokia izan daiteke langileen kualfikazioa handitzeko.
Kurtsoa ikasi ahal izateko goi-mailako Lanbide Heziketaren titulua izan behar da.
Izena emateko epea maiatzaren 23an amaituko da.