Prestakuntzaren Hobari Sistema. 2011 emaitzak.

2012/07/11 09:15:00 GMT+2
Enplegu prestakuntzarako Hiruko Fundazioak (FTFE) hobari-sistemaren aplikazio emaitzak argitaratu ditu enpresetako prestakuntzagatik. 2011n 400.000 enpresa baino gehiagok prestakuntza egin dute bere langileentzat, formazio-kontzeptuan hobaria emanez eta horrela, egindako inbertsioaren partea berreskuratuz. Datu honek, ehun emankorraren % 28,8 irudikatzen du.

FTFE-k eskainitako datuetatik aurrera, eta bai enpresetan bai langile parte-hartzaileengan gehikuntza somatu bada ere, ikusi dezakegu oraindik ere asko direla sistema hau erabiltzen ez dituzten enpresak, egiten duten prestakuntzaren inbertsioa berreskuratzeko.

Enpresek lanbide-heziketagatik kotizatu eta ondorioz sortzen dituzuen laguntzak erabiltzen animatzen zaituzteguIMHtik. Urtero, enpresek “prestakuntzarentzat kreditua” sortzen duzue, urte horretarako bakarrik balioko duena. Sistema honen bidez zuen langileen prestakuntzan egiten duzuen inbertsioa berreskuratu dezakezue.

IMHtik behar duzuen prestakuntzaren hornitzaile bezala egin dezakegu lan, baita laguntza hauen eskaera eta kudeaketan laguntzen.

Gurekin harremanetan jartzeko Prestakuntza Iraunkorreko telefonoan egin dezakezu: 943748272 edo 943744132.

Enpresentzako laguntza eredu hau 2004an abiatu zenetik, sistema hau erabili dutenen kopurua etengabe hazten joan da. 2011. urtean estaldura tasa %28,8raino iritsi da, aurreko urtekoa baino 4 puntu gehiago, alegia.

Estaldura tasa, enpresaren neurria kontutan hartuta.

  • MIKROETE (1-9 langile). 2010 ekitalditik, 46.000 enpresa gehiago izan badira ere, enpresa-segmentu honek %24,7ko estaldura tasa du bakarrik.
  • ENPRESA ERTAINA (10-249 langile). Enpresa ertainen %59 inguruk langileen prestakuntzaren aldeko apustua egiten dute. 100.000 enpresa txiki eta ertain baino gehiagok langileentzako prestakuntza egin dute, aurreko urtean prestakuntza kontzeptuarekin hobaria lortuz.
  • ENPRESA HANDIA (249 langiletik gora). Estaldura tasa handien duen enpresa segmentua,enpresa handien %90ak hobari-sistema erabiltzen du

(OHARRA: Estaldura tasa: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean inskribatutako enpresa guztiekiko, langileentzat prestakuntza egiten duten enpresen %).

Prestakuntza Lurraldeka

Profil dinamikoagoa adierazten duten erkidegoak, parte hartzaileen kopuruarekiko dira Madril (%31), Euskal Erkidegoa (%26,6), Galiza (%25,9) eta Aragoi (%25,6); (2010eko EIN-Estatistikako Institutu Nazionalaren BAI-biztanleria aktiboaren inkestaren datuen arabera, sektore pribatuko soldatakoekiko parte hartzaileen ehunekoa). Beste muturrean kokatzen dira Errioxa, Kanariar uharteak eta Melillako hiri autonomoa.

Euskal Erkidegoaren kasuan, 20.727 enpresek erabili dute sistema hau langileen prestakuntza egiteko. Hobaritutako prestakuntza-ekintzen parte hartzaileen datuak kontutan hartuta, hauek %26,2 dira soldatadunekiko; beraz, honek 2010 urtearekiko ia 4 puntuko igoera suposatzen du eta 1,5 puntutan gainditzen du estatuaren bataz bestekoa.

(Iturria: Enplegu prestakuntzarako Hiruko Fundazioak -FTFE-. Enpleguaren Prestakuntzarako Behatokia.)

Sakatu hemen txosten osoa ikusteko