Prestakuntzan egindako inbertsioa nola berreskuratu

2010/03/26 17:51:00 GMT+2
Lanbide heziketarako kotizatzen duten enpresek langileek egindako prestakuntzan inbertitutakoa berreskuratu dezakete kotizazio-buletinetan dagokien kopurutik deskontua eginez.

Enpreseri 2010. urterako esleitutako kredituaren kontra joango diren akzioak, taldeak eta banakako baimenak sartzeko aplikazioa martxan dago.  Beraz, aurten ez da gabealdirik egongo.

Enpresek hobari hauek jasotzeko honako baldintza hauek bete behar dituzte:

–    Langileen legezko ordezkaritza informatzea.
–    Ikastaroaren hasiera telematikoki komunikatzea (gutxienez ikastaroa hasi baino 7 egun lehenago)
–    Prestakuntza gauzatzea.  Sinadura orriak eta inkestak.
–    Ikastaroaren bukaera telematikoki komunikatzea.
–    Hobariak aplikatu.

Enpresen elkartea:

Enpresek euren kabuz edo enpresen elkarteen bitartez kudeatu ditzakete laguntza hauek.  Enpresen elkarteen bitartez kudeatzen badituzte, komunikazio, dokumentazioaren kudeaketa, eta hobarien kopuruak kalkulatzearen arduraduna prestakuntza erakunde bat izango da, horrela enpreseri hobariak aplikatzea errezten zaie.
IMHn, 2004. urtetik, “IMHko enpresen elkartea” eratuta daukagu.  Elkarte hau osatzen duten enpresa guztiek IMHren bitartez egiten dituzte hobarien kudeaketa guztiak. Gure elkartean sartzea nahi izanez gero jar zaitez gurekin kontaktuan hemen edo 943744132 telefono zenbakian.

Hobariak nola kontabilizatu:
Kontabilitateari dagokionez, hobariak dirulaguntzatzat hartu daitezke eta bi era hauetako bat aukeratu:
–    Hobari hauen izaera espefizikoa dela eta, “laneko prestakuntzagatik diru-sarrerak” izeneko kontu bat zabaldu 74. azpitaldean (diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak) -
–    75. azpitaldeko kontu batean (“Kudeaketako beste diru-sarrera batzuk”).  Beti ere “Lanbide heziketa” edo “Laneko prestakuntza” dela adieraziz.

Hobariak nola sartu Kotizazio/diru bilketa dokumentuetan:
Sare-sistema erabiltzen duten enpresek, deskontatu beharreko kopurua 763. laukitxoan sartu beharko dute, eta sare-sistema erabiltzen ez duten enpresek  TC1 Osagarriko 601. laukitxoan sartu beharko dute kopurua.  Likidazioa gakoa (CL): 4  eta Kontrol gakoa (CC): 95  dira.