Prestakuntza-hobariak. Kreditua eguneratu.

2010/05/05 11:27:00 GMT+2
Enplegurako Prestakuntzaren Fundazio Tripartitak (FTFE) datorren maiatzaren 6an eguneratu egingo ditu lanbide heziketako kuotei eta enpresen langileei buruzko datuak.

Maiatzaren 7an iazko batez-besteko langile kopuruari, lanbide heziketako kuotari eta kotizazio kontuei buruzko informazioa eskuragarri izango da, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak (TGSS) emango duen datuen arabera. Honela enpresek 2010erako prestakuntzarako erabilgarri izango duten  kreditua ezagutu ahal izango dute.

Enpresek laguntza  hauek zuzenean kudeatu ditzakete edo baita “Enpresak Taldekatzea”ren bidez.  IMHk “IMHren Enpresa-Taldea”ren bidez, enpresa parte-hartzaileei jakin arazpenak, dokumentuen kudeaketa, hobaritzeko diru kopuruen kalkulua eta abarrak kudeatzen dizkie, haien prestakuntza finantzatzeko aukera erraztuz. IMHren Enpresa-Taldean sartzeko zer egin behar den jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hemen edo telefonoz 943744132.

 

Enplegurako Prestakuntzaren Fundazio Tripartita (FTFE)...