Prestakuntza Hobaria. 2011 aplikazioa

2010/12/16 18:49:00 GMT+1
FTFEk abiatu du aplikazioa enpresek 2011 urtean garatuko duten prestakuntzarentzat

 

2010eko abenduaren 16tik eskuragarri dago 2011 ekitaldiko prestakuntza ekintzen aplikazio telematikoa. Oraingoan ez da gabezia epealdirik ezarri. 

 

Prestakuntza kuota eta plantilaren datuak aplikazio telematikoan sartuko dira Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandakoan.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean behin-betiko datuak sartzen direnean ezingo dira aldaketak egin.

Hobarien apliazioak ondoren betebeharrak

eskatzen ditu:

 

- Langileen Legezko Ordezkariari informazioa. Enpresek prestakuntza ekintzei buruzko informazioa eman beharko hasi aurretik. Betekizun hau ez betetzeak dagokion hobaria ezartzea eragotziko du. LLOk 15 eguneko epea izango du emandako informazioari buruzko txostena egiteko. Txosten eredua lortu nahi baduzu, sakatu hemen.

- Prestakuntzaren abiatze jakin arazpena FTFEk ezarritako aplikazio telematikoaren bidez, gutxienez 7 egun aurretik.

- Prestakuntza egin eta asistentzia partea eta satisfakzio inkesta bete.

- Identifikatu zure kontabilitatearen aparteko atalean edo berariazko epigrafean prestakuntza ekintzak burutzeko egin diren gastu guztiak eta aplikatuko diren hobariak, guztiek erreferentzia berdinarekin, hau da, "Enplegurako Lanbide Heziketa".

2011 urtean egingo den prestakuntzarako mota honetako laguntzak lortu nahi badituzu, gurekin jar zaitezke harremanetan epostaz imhformazioa[arroba]imh.es, telefonoz: 943744132 zenbakira deituz edo gure webaren bidez