Prestakuntza Duala, pertsonalizatua eta errealitate bakoitzera egokitua

2020/04/21 09:40:00 GMT+2

Gero eta gehiago eskatzen den aukera da erakundeetan talentu berria integratzea, prestakuntza pertsonalizatuaren, malguaren eta errealitate bakoitzera egokitutako prestakuntzaren alde eginez, egungo merkatuaren ziurgabetasunari eta/edo negozio-ideia berriei aurre egin ahal izateko.

Lantaldeetan pertsonak sartzeko zailtasunaren aurrean, prestakuntza dualak bidea irekitzen du egungo eta etorkizuneko egoeraren premiei aurre egiteko.

UPV/EHUri atxikitako Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan, heziketa dualean aitzindari eta erreferente garen aldetik, ikasteko eta garatzeko gogoa duten pertsonak integratzen laguntzen diegu erakundeei. Horretarako, prestakuntza akademikoa eta lanekoa eskaintzen diegu, lan-taldeetan modu malgu eta egokituan integratuta, etorkizuneko barne-talentuaren garapen profesionalean laguntzen jarraitzeko helburuarekin.

IMHn gaitasun teknikoetan eta zeharkakoetan aldea markatzen duen prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu.