Prestakuntza Duala eta LH Zentru eta ETEen arteko harremanen eremu berrien inguruko jardunaldia
Egun prestakuntza-zentru eta enpresaren arteko binomioa inoiz baino beharrezkoa egin zaigu. Geroz eta nabariagoa da aurrerapausoak emateko nahia, prestakuntza duala, eta prestakuntza-zentru eta enpresaren arteko harremana erraztuko duen esparrua sortzeko garapenerantz.
Enpresa eta ikastetxearen arteko elkarreragitea sustatzeak elkarlan eta elkarren-arteko babesa ahalbideratzen du, honek sortarazten dituen onurekin: enpresekin berrikuntza proiektuetan elkarlanean diharduten ikastetxeak, lan eta ekonomi ingurune aldakorretan jarduteko beharrezkoak diren teknika , trebezia eta ezagutzak izango dituzten etorkizuneko langileak prestatzen,...
Jardunaldietako lehen saioak Prestakuntza Dualaren eredua ezartzeko prozesuaren hastapenerako gakoak emango ditu. Bigarren jardunaldia Lanbide Heziketako Ikastetxeetatik enpresekiko balio-ekarpeneko eredu berria transferitzen oinarrituko da.