Peruko Lehen Ministroak IMH bisitatu du

2013/05/28 23:00:00 GMT+1
Hezkuntza Sailburuak IMH Euskal lanbide heziketa eta unibertsitate mailako prestakuntza dualaren adierazgarritzat azaldu zuen.

Peruko Lehen Ministroaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren adierazpenen BIDEOA (EJ, Irekia)...

Ikusi argazkiak...

Juan Jiménez Mayor Peruko Ministroen Kontseiluko presidenteak IMH Makina Erremintaren Institutuko Instalazioak bisitatu zituen maiatzaren 28an, Peruko ordezkaritza batekin.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak, Gipuzkoako Ahaldunak,  Lanbide Heziketako Sailburuordeak, eta IMHko Zuzendaritza eta Patronatuko ordezkaritza batek egin zion ongi etorria IMHra.

Bisitan zehar Peruko ordezkaritzak bertatik bertara ezagutuko zuten lanbide-heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko harremanak, teknologia aurreratuak eta zentro horietan nola erabiltzen duten berrikuntza ETEei laguntzeko.

Peruko agintariak aditu eta enpresa-pertsonen elkartrukeak egiteko asmoa adierazi zuen, eta interes handia azaldu zuen Elgoibarko zentruaren bisitan “ikusten ari garena apartekoa da, eredugarria eta ikusten ari garen esperientziak asko suspertu gaitu. Zuekin aliantza estrategikoak sortzea merezi duela usten dut”.

Bere aldetik, Hezkuntza Sailburuak IMH jarri zuen prestakuntza-enpresa ereduaren adibide adierazgarri bezala, bai lanbide  heziketan eta baita unibertsitate mailan ere, IMHko prestakuntzan ezartzen den sistema duala azpimarratuz.

Peruko ordezkaritzarekin izandako bi eguneko topaketa Eusko Jaurlaritzak antolatu du, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bitartez.

Programari buruzko informazioa..