Peio, Ane, Mikel eta Itxaro, Graduko ikasle, hainbat bizipen

2021/05/06 20:10:00 GMT+2
"Selektibitatea gertu zegoela aitak esan zidan Elgoibarren ikasi eta aldi berean lan egiteko aukera ematen zuen gradua zegoela" kontatu digu Peiok. Ezagutu nola bizi izan duten IMHko Ingeniaritza Dualaren esperientzia, hasi aurretik eta 3. mailara iritsi arte.

Zergatik aukeratu zuten Ingeniaritza Duala?  Batxilergotik nola eman zuten jauzia Unibertsitate Gradura? Eta Lanbide heziketatik? Peiok, Anek, Mikelek eta Itxarok, bakoitzak bizi izan duen esperientzia azaldu digute bideo hauetan.

👉 Graduari buruz gehiago jakin nahi duzu? Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Graduaren hurrengo INFORMAZIO SAIORA gonbita egiten dizugu. Gorde zure plaza HEMEN!

 

Peio Aguado, donostiarra. Batxilergotik Ingeniaritzara. Alderdi Duala: EKIcontrol enpresan, proiektu kudeaketan.

Ane Solana, durangarra. Lanbide Heziketatik Ingeniaritzara. Alderdi Duala DELASER enpresan, 3D fabrikazio aditiboko robotaren programazio-parametrizazioan.

 

Itxaro de Isusi, getxoarra, Batxilergotik Ingeniaritzara. Alderdi Duala KSB ITUR enpresan, I+G arloan, produkzio hobekuntzan.

MIkel Sánchez eibartarra, Lanbide Heziketatik Ingeniaritzara. Enpresako alderdi Duala INTZA enpresan, kalitate arduradun izateko.