Patxi Aldabaldetrecu-ri omenaldia Makina Erremintaren Museoan

2003/06/23 23:00:00 GMT+1
Joan den 2003ko ekainaren 25ean, Patxi Aldabaldetrekun omenaldia izan zen Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan. Ekitaldian zehar, bere izena daraman Erakusketa Gela inauguratu zen.

Museoko lehen Presidentea izateaz gain, Museoarentzat Makinak eta Gizakia liburua idatzi zuen 2000. urtean. Aurretik ere Carmelo Urdangarin-ekin batera 1982. urtean argitaratutako Makina Erremintaren historia teknikoa eta ekonomikoa idatzi zuen.

Horretaz gain, Patxi makina erremintaren munduan historikoki oso ezaguna den pertsona izan zen, enpresa askoren sortzaile edo buru izanik: Debako Agme enpresako fundatzaile eta gerentea, ondoren Debako (Danobat Taldearen aurrekoa) taldeko Zuzendari Orokorra, Soraluceko Gerentea, AFMko presidentea eta Idekoko gerentea, azken hau, jubilatu aurretik.

Iazko martxoan hil zen Patxin alarguna, seme-alabak eta senideak omenaldira etortzeaz gain, Museoko Patronatuko partaideak eta langileak, AFMko ordezkariak, IMHko zuzendaritza taldea, sektoreko Patxiren ezagun eta lagunak hurbildu dira ekitaldira. Erakundeetatik Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia eta Turismo Saileko Zuzendaria eta Gipuzkoako Batzar Nagusiko Lehendakariordea etorri dira.

Egitaraua:

Museoko sarreran ongi etorria

  • Amaia Zuazo Alberdi andrea, Patxi Aldabaldetrecuren alargun, eta seme-alabak.
  • Jose Mari Aldanondo jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Saileko Zuzendaria.
  • Jose Mª Oruesagasti jauna, Gipuzkoako Batzar Nagusiko Lehendakariordea.
  • Marivi Aguirregomezcorta andrea, Elgoibarko Alkatea.
  • Alberto Ortueta jauna, Museoko Presidentea eta AFMko Zuzendari Orokorra.
  • Rafael Barrenetxea jauna, AFMko Presidentea, Sektoreko ordezkaria.
  • Joxean Egaña jauna, Museoko Idazkaria eta IMHko zuzendaria.
  • Pedro Ortuondo jauna, Museoko zuzendaria
  • Gonbidatuak.

Museoko Areto Nagusia den Tallerrean denak elkartu ziren:

  • Pedro Ortuondok aurkezpena egin zuen (museoa)
  • Rafael Barrenetxeak hitzegin zuen (sektorea)
  • Alberto Ortuetak hitzegin zuen (museoa)

Ondoren, denok Patxi Aldabaldetrecu Erakusketa Gelara hurbildu ziren eta bertan:

  • Amaia Zuazok Plaka agertarazi zuen
  • Rafael Barrenetxeak loreak eman zizkion Amaia Zuazori
  • Alberto Ortuetak oroigarria eman zion Amaia Zuazori.
  • Argazkia
  • Gosegarria.

Patxiren izenarekin inauguratutako Erakusketa Gelan ikus-entzunezko bat prestatzen ari dira, Patxik hasitako proiektuaren arabera. Bizirik zegoela Museoari eman zion bere liburua gida izanik, ikus-entzunezkoan makina erremintaren historioa azalduko da, sorreratik egungo egoerararte. Ondorengo fase batean, eta proiektua jarraituz, Erakusketa Aretoan bertan Metrologiako gune bat eta Liburutegia prestatuko dira.

Ekitaldian zehar,hiru artisauk Debabarreneko armagin, grabatzaile eta errementarien lanak egiten jardun zuten Museoko Tallerreko doitze-gunean eta Errementerian. Tallerrean joan den mendearean hasierako Euskal-Herriko makina adierazgarrienak ere martxan egon ziren.

Museoak esker ona adierazi nahi die Museoko aurrera ateratzeko laguntza eskeini dien erakunde eta enpresei: AFM, Danobat Taldea, BBK, Gipuzkoako Kutxa, eta museoko lagunak programaren barruan urtero ekonomikoki laguntzen duten hainbat enpresa eta pertsonei.

Ikusi argazkiak...