Panel fotovoltaikoen ikastaroa amaituta, enpresa praktikak egin aurretik

2025/07/18 15:00:00 GMT+2
Ikasle taldea ikaslegan landutako eguzki panelarekin
Energia berriztagarrien arloko etorkizuneko profesional bihurtzeko beste urrats bat! (2025/6/17)

Amaitu da Energia fotovoltaikoko ekipoak instalatzeko, konpontzeko eta mantentzeko ikastaroa, Etorkizuna Argituz proiektuaren barruan, prestakuntza teknikoko eta gaitasun pertsonalen garapeneko 10 aste emankorren ondoren.

Orain, merezitako oporraldiaren ondoren, ikasleak fase praktikoari ekiteko prestatzen ari dira: Lau aste energia fotovoltaikoaren sektoreko enpresetan, non ikasitakoa aplikatu, ingurune errealetan esperientzia irabazi eta lan-merkatuan lehen urratsak eman ahal izango dituzten.

Praktika horiek funtsezko aukera dira enplegagarritasuna indartzeko eta aukera gehiagoko etorkizun profesionala eraikitzen jarraitzeko, prozesu osoan zehar DAITEKE eta TORMESH, S.L.-k lagunduta eta "la Caixa" Fundazioaren lankidetzari esker.

Eskerrik asko benetako eragin soziala duen proiektu hau posible egiten duten pertsona eta erakunde guztiei.

Aurrera jarraitzen dugu etorkizun iraunkorrago eta bidezkoago baterantz!

 

 

Praktika eskaintza enpresa interesatuentzat (2025/6/19)

 

"La Caixa" Fundazioarekin lankidetzan, ETORKIZUNA ARGITUZ proiektua jarri dugu abian, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei zuzendua, energia berriztagarrien sektorean duten enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin. Gaur egun, 16 laguneko talde bat dugu adierazitako profilerako prestatzen.

Proiektua IMH Campuse garatzean ari gara, Tormesh Solutions SL. eta Daiteke enpresekin elkarlanean.

"La Caixa" Fundazioaren lankidetzari esker, ondorengo prestakuntza ari gara eskaintzen: 

✅ Zeharkako prestakuntza eta lan-orientazioa
✅ Eguzki-plakak instalatzeko eta mantentzeko prestakuntza teknikoa.
✅ Prestakuntza gainditzen duten ikasleek, hilabete bateko praktikak egiteko aukera izango dute inguruko enpresetan.   

Gaur egun, sektore energetiko, elektriko, mantentze-lanetako edo eraikuntzako enpresa bila gabiltza, ikasleei praktika aukera eskaintzeko eta inpaktu handiko gizarte ekimen honetan laguntzeko.

Praktikak 20 laneguneko iraupena izango dute, eta uztailean edo irailean hasi ahal izango dira. Enpresa interesatuen eskaerak emailez "lanpoltsa@imh.eus" edo telefonoz  613 075 822 zenbakira deituz egin daitezke.