PAGOA, 2.0 belaunaldiko enpresa, makina erremintara iritsi da

2007/06/05 00:00:00 GMT+2

Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutuak, CODESYNTAX eta KONDIA enpresekin batera eta Robotiker zentru teknologikoarekin, PAGOA izeneko proiektua garatzen ari da. Honen helburua da enpresan mugitzen den informazio osoa kudeatzea web 2.0 filosofia erabiliz. Erronka nagusia da enpresei folcsonomia izeneko ikuspegiaren abantailak egokitzea, azken urteetan arrakasta handia izan duena izen handiko web guneetan, esaterako del.icio.us, flicker edo youtube.

Pagoaren lehen prototipoa, makina erremintaren sektorearen inguruan lantzen ari da, eta hemendik aterako den sistema informatikoaren euskarria, sektore industrial bakoitzarentzat berezkoa den taxonomian (terminologian) oinarritzen da. Euskarri informatikoa edozein sektoretako edozein enpresan egokitu ahal izango da.

PAGOAk Kutxako Gizarte Ekintzaren babesa du eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko laguntzak. Iaz abiatu bazen une honetan garapenaren erdian aurkitzen da, eta amaiera 2007ko abendua eta 2008 hasieran aurreikusita dago.

Informazio gehiago:

Roberto Altzerreka, IMHko Berrikuntza Zuzendaria, roberto @ imh.es, tfnoa. 943 74 41 32