Orientazioa eta Egiaztapena enpresan Sustatzeko Proiektua

2012/03/13 00:00:00 GMT+1
Proiektu pilotu honen ekintzen artean Adegik enpresei zuzendutako sentsibilizazio ekintzak burutuko ditu eta IMHk langabetuei zuzendutako 2 orientazio saio egingo ditu martxoan eta maiatzean. Interesa duten langabetuek IMHn eman dezakete izena.

Eusko Jaurlaritzak, Lanbide eta Hobetuzen bidez sustatutako proiektu pilotua da. Enpresak orientazio eta egiaztapen sistemen garrantziaren inguruan sentsibilizatzeko helburua du, non orientazioa, ebaluazioa eta egiaztapenerako aholkularitza prozesu zehatz baten ezarpena esperimentatuko den.

Proiektuaren lidergoa ADEGI, CEBEK eta SEA-k daramatzate, eta IMH / INCRESSek exekuzio fase ezberdinetan parte hartzen dute.

Esperientzia profesionala eta kualifikazio maila baxuko langileen aitortza profesionala eta orientazioa landuko du proiektuak, eta baita enplegu sortzaileak diren sektore estrategikoetan langabetuen laneratzea ere.

 

Proiektu pilotuak, lau etapa nagusi izango ditu:

  • Sentsibilizazio eta komunikazio ekintza.

  • Enpresako kualifikazio gabeko pertsonen inguruko informazioa jasotzeko ekintza.

  • Langile eta langabetuei zuzenduriko orientazio eta egiaztapenerako laguntza eta formakuntzaren ekintza.

  • Parte hartzaileei jarraipena, eta esperientziaren sistematizazio eta ikasketa prozesua.

Momentuan, sentsibilizazio lanetan gabiltza, bai enpresa eta bai enplegu zerbitzu eta eragile sozialetatik beharrezko informazioa eman eta jasotzen. Honez gain, langabetuei zuzendutako hiru motibazio saio antolatu ditugu eta ondoren, banakako orientazio eta akonpainamendua eskeiniko diegularik.

 Taldeko orientazio saioetan, ondorengo gaiak jorratuko dira: 

  • Harrera eta taldeko pertsonen interesen azterketa.

  • Egungo egoeraren azterketa eta motibazio lana.

  • Enpresak zer eskatzen duten aztertu: laneratzea erraztuko duten jarrerak landu

DATAK:

1.SAIOA: Martxoaren 26, 27 eta 28an

2.SAIOA: Maiatzaren 7,8 eta 9an

ORDUTEGIA: 9:00etatik 13.00ak arte

LEKUA: Elgoibarko IMHn

Informazio gehiagorako edo saioetan parte hartzeko, 943 744132 telefonora deitu dezakezue eta Inma Garbayo edo Leire Alberdigatik galdetu. Eposta: "leire[abildua]imh.es"