OREKATUZ proiektua: ekarpena eta errekonozimendua lantzen

2021/07/28 10:40:39 GMT+1
Proiektuari esker sortutako metodologiak funtsezko diren jarduna eta aintzatespena korrelazioan jartzen ditu pertsonen motibazio eta ekarpenaren eremuan.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egindako OREKATUZ proiektuaren amaiera nabarmendu nahi dugu.

Lurraldeko hainbat sektoretako enpresa txiki eta ertain batzuekin kontrastatu ondoren, proiektu honek aukera eman digu metodologia baliagarria dela berresteko.

Metodologia horrek hainbat erabilera-gida eta tresna eskaintzen ditu, pertsonek erakundeetan duten motibazioaren eta ekarpenaren esparruan funtsezkoak diren bi aldagai korrelazionatzea ahalbidetzen dutenak, hala nola jarduna eta aintzatespena.

Metodologia horrek aukera ematen die erakundeei sistematika egiaztatua izateko, eta horrek orientabide gisa balio die beren aintzatespen-sistemak eguneratzeko orduan, beren laguntzaileekin komunikazio- eta konpromiso-zubiak ezarriz.

Ikusi azpian metodologia horren laburpen-irudi bat.

Pertsonen errekonozimenduaren inguruan lan egin nahi duzuen enpresa guztiak animatzen zaituztegu, INCRESS/IMH taldearekin harremanetan jar zaitezten.