"Oinarrizko gaitasun industrialak: eskuzko egiaztapen eta akabera lanak" ikastaroaren hasiera.
Datorren irailaren 26an hasiko da “oinarrizko gaitasun industrialak: eskuzko egiaztapen eta akabera lanak” izena duen ikastaroa, IMH-ko instalazioetan. Ikastaro hau ““Enplegu industrialean sarbidea lortzeko prestakuntza eta orientazioa baztertzeko arriskuan dauden pertsonentzat” proiektuko jardueretako bat da eta Caja Madrid-eko Gizarte Ekintzak finantzatu du, Enplegua Sortu edo Sustatzeko 2011ko deialdiaren barruan.
Ikastaro hau enplegua lortzeko zailtasunak dituzten pertsonei eta, bereziki, laguntza sozialak jasotzen ari direnei eta industria munduan sarbidatu nahi dutenei zuzendua dago.
Ikastaroaren helburua pertsona parte-hartzaileei gaitasun industrialak ematea da, oinarri-oinarrizkoak diren operazioak garatzeko beharrezkoak diren fabrikazio mekanikoko ingurune ekoizlearekin zerikusia duten arlo ezberdinen inguruan (dekoletajearen bigarren operazioak, piezen eskuzko egiaztapenak, mekanizatuko eskuzko operazioak -bizar kentzea, leunketa-, erreminten zorrozketa, eta abar).
Modulu teknikoak irakatsi baino lehen (planoen interpretazioa, piezen eskuzko egiaztapena eta bizarkentzea, eta tailerreko oinarrizko eskuzko erremintak erabiltzea: zerra, karraka, zulagailua ) parte-hartzaileek prestakuntza saioak egingo dituzte hizkuntza tekniko industrialean, matematiketan eta oinarrizko informatikan.
Ikastaroak 110 orduko iraupena du, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko ordutegian. Amaiera, urriaren 28an izango da.
Ikastaroan 15 lagunentzako tokia dago eta kaptazio prozesua ohikoa den bezala IMHkin elkarlanean diharduten eta bazterkeria jasateko arriskuan diren pertsonentzat lan egiten duten erakundeen bidez egingo dugu: Eibar-Ermuko Gurutze Gorria, Kutxa Zeharo, Sartu, UGTren enplegu zerbitzua, Fondo Empleo, Emaus, Lanbide, eta Elgoibar, Eibar, Ermua, Soraluze, Bergara, Azkoitia eta Azpeitiko Udalak.
Kurtsoa amaitzean inguruko enpresa industrialetan praktikak lortzen saiatuko gara eta pertsona parte hartzaileen esku ipiniko ditugu IMHn egiten ditugun orientazio eta laguntza erreminta desberdinak.