OiAcademy proiektua 2: Berrikuntzan jarraitzen dugu! 🚀

2023/11/09 19:40:00 GMT+2
IMH Campuseko Zentro Integratuko LHko ikasleek pauso bat harago eman dute sormenean, ULMA Packagingen proposamenekin.

Denbora gutxi igaro da, IMH Campusek eta Tecnaliak iragarri genuela OpenInnovation Academy proiektua eta bere lehen ekitaldi ofiziala, "Ignition Workshop". Bertan, #LHko gure ikasleak berrikuntza eta espiritu ekintzailea lantzen hasi ziren.


Aste honetan URRATS BAT GEHIAGO EMAN DUGU SORMENEAN:

ULMA Packaging, packaging produktu eta zerbitzuen diseinuan eta garapenean espezializatutako enpresak, bere zerbitzu eta produktuekin lotutako bi erronka aurkeztu dizkie gure ikasleei.

Ikasleek, taldeka lan eginez, erronka hauetarako lehen irtenbide posibleak asmatzeko lanean murgildu dira, sormena urrats bat harago eramanez.

Benetako proiektuetan lan egiteko eta enpresa-erronkei aurre egiteko aukerak lagundu egiten du prestakuntzan eta haien etorkizunerako ezinbestekoak izango diren trebetasunak garatzen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ULMA Packaging-eko Markel Apellanizi eta Leire Gonzalezi, ekitaldi honetan egindako aurkezpen handiagatik eta parte-hartze aktiboagatik, bai eta gure ikasleei ere, erakutsitako konpromisoagatik eta sormenagatik.

Hurrengo kapitulurarte!