Nola bilatu interneten da Miramon Enpresa Digitalak Elgoibarren antolatutako beste mintegi bateko protagonista

2005/11/21 00:00:00 GMT+1
(Donostia, 2005eko azaroaren 21a). Joan den urriaren 18an Nola saihes dezakegu zaborra gure e-postan? izenburupean eginiko mintegiaren ondoren, datorren azaroaren 29an Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan (IMH) egingo dute beste mintegi bat, 18:00etan; gaia Bilatu eta aurkitu: nola bilatu Interneten izango da.

Internet informazio iturri garrantzitsua denez, mintegian eduki zabala duen sare horretan nola ibili landuko dute, modu praktikoan, enpresarentzat informazio erabilgarria bilatzeko, bezeroei, hornitzaileei eta negozioen eskaerei eta eskaintzei buruz, baita enpresa lehiakideei eta diru-laguntzei buruz ere. Azken batean, negozioaren lehiakortasunerako lagungarri den informazioa Interneten nola bilatu landuko dute.

Mintegia, aurreko edizioan bezala, doakoa da eta izena emateko edo argibide gehiago izateko interesa dutenek 943 747 314 telefono zenbakira dei dezakete, cursos@miramondigital.com helbidera idatzi edota www.miramondigital.com web orria bisitatu.

Miramon Enpresa Digitalak Elgoibarren eskainiko duen mintegien zikloa beste lau saiorekin osatuko da. Honakoekin: Informatika nire enpresarako: Askea ala ordaindutakoa (otsailak 2); Biltegien kudeaketa infomatizatua eta eraginkorra (martxoak 21);Zer eduki beharko luke nire enpresaren webguneak? (maiatzak 11); Enpresan denbora eta baliabideak nola banatu (ekainak 20).

Mintegi-ziklo hau eGipuzkoa 2005 ekintza-planaren eta Euskadi Informazioaren Gizartean planaren —hurrenez hurren Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutakoen— baitan kokatzen da, izan ere, horien helburu da, beste hainbaten artean, Gipuzkoa lurralde aurreratua izatea enpresak informazioaren gizartean sartzeari dagokionez, konektatzeko aukerak eta merkataritza elektronikoa garatzearen bidez, hain zuzen ere.

Enpresa Digitala Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena da eta honakoak ditu helburu nagusi: enpresaren barneko eragileak sentsibilizatzea eta prestatzea, informazioaren eta komunikazioen teknologia berriak erabiltzea lehiarako zein garrantzitsua den ohar daitezen, eta informazioaren gizarterako bidean aurrera egitea. Horrezaz gain, sarean negozio berriak garatzen laguntzea, ekonomia berriko profesionalei gaikuntza eta laguntza eskainiz.

Prentsa-harremanetarako: Silvia Turné 616 11 25 80