Nola berreskuratu zure dirua. Prestakuntzaren hobari-sistema
Modu bizkor eta erraz batean lanbide-heziketagatik Gizarte Segurantzara kotizatzen duten enpresek prestakuntzan inbertitutako dirua berreskuratzeko aukera daukate, Gizarte Segurantzako kotizazio-buletinetatik dagokion diru kopurua deskontatuz.
Enplegu prestakuntzarako Hiruko Fundazioak (FTFE) datorren Abenduaren 17tik aurrera 2013. urterako Enpresen prestakuntzarako hobari-sistemaren aplikazioa martxan egotea aurreikusita dauka, beraz 2013. urtean ez da gabezia denboraldirik egongo.
Enpresek laguntza hauek zuzenean kudeatu ditzakete edo baita enpresen elkartzeen bitartez. Modu honetan enpresa parte-hartzaileei jakinarazpenak, dokumentuen kudeaketa, hobaritzeko diru kopuruen kalkulua etab. kudeatzen dizkie, haien prestakuntza finantzatzeko aukera erraztuz.
IMHk 2004. urtetik “IMHren Enpresa-Taldea” eratuta dauka eta enpresa parte-hartzaileek IMHren bitartez egiten dituzte hobariak jasotzeko kudeaketa guztiak.
IMHren Enpresa-Taldean sartzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hemen edo 943744132 telefono zenbakira deituz.
Zein prestakuntzari aplika dakizkioke hobari hauek?
Hobari hauek enpresek langileentzat garatzen dituzten edozein prestakuntzatan aplikatu daitezke:
-
Makina berrien hornitzaileek emandako prestakuntza
-
Enpresako langileek emandako barne prestakuntza
-
Kanpokoek emandako prestakuntza (prestakuntza zentruak, akademiak, aholkularitzak...):
-
Hizkuntzak
-
Lan arriskuen prebentzioa
-
Prestakuntza teknikoa
-
etab.
2012. URTEKO HOBARIAK
2012. urteko prestakuntzetarako aplikazioa 2013. urteko urtarrilaren 31rarte erabilgarri egongo da.
GARRANTZITSUA: Enpresek prestakuntzaren amaiera komunikatu beharra daukate hobariak kotizazioetan aplikatu ahalko izateko. Komunikazio hauek egiteko epea Abenduko kotizazio-buletina aurkezteko azken egunean bukatuko da.