Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Iritsiko da garaia non Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko beharrik izango ez den.
Iritsiko da garai hori, baina bien bitartean, guk Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen jarraituko dugu.
Ospatzeko beharrik izango ez den eguna iritsi arte izan dadila gure eguneroko helburua neskak zientzietara erakartzea.
Zientzia, teknologia, berrikuntza, ahalduntzea,... izan daitezen nesken ohiko eremu naturalak!
IMHko berdintasun planaren baitan buru belarri dihardugu zeregin hauetan.
Egunaren aldarrikapenarekin batera txalogarria iruditu zaigu Elgoibarren landu den ekimena:
Elgoibarko gazteek eta herriko hainbat saltokik emakume zientzialariz jantziko dituzte erakusleihoak omenaldia eginez, eta bestalde, Bizilabe proiektuko gazteek esperimentu ikusgarriak egiten ari dira, adibide bezala, ikusi Makina Erremintaren Museoan iaz grabatu zituzten azalpenak emateko bideoak:
✴️ Elgoibarko bizilabe ekintzen bideoa
Zorionak denoi!
emakumeakzientzian.eus
Hemen uzten dizuegu erreferentzia bezala, hilabete honetan antolatu diren hainbat ekintza, interesgarriak izango direlakoan.