Nazioarteko Euskararen Eguna

2009/11/30 01:00:00 GMT+2
Zikloetako ikasleei zuzenduta Makina Erremintaren historia eta etorkizuna eta eleaniztasunari buruzko saioa burutuko da abenduaren 3an IMHn

IMHk 2009ko abenduan 20 urte betetzen dituela eta abenduaren 3an Nazioarteko Euskararen Eguna uztartu nahi izan ditugu jardunaldi honekin IMHko heziketa zikloetako ikasleei makina erremintaren erreferentzia historikoari buruzko gako batzuk azaldu, etorkizunari begira ere zertzelada batzuk adierazi eta bide batez gure enpresetan eleaniztasunaren eta hizkuntza-kudeaketaren beharra azaltzeko. Bertako hizkuntza oinarri hartuta, munduan zehar enpresen maleta komertzialean euskara sartu eta eleaniztasunean aritzeko mezuarekin.

Ekitaldia goizean burutuko da eta hizlari gonbidatua sektorean eta makina erremintaren historian ezaguna den Carmelo Urdangarin izango dugu.