Mutrikuko STEAM astean fabrikazioarekin gozatuz

2022/03/25 17:14:27 GMT+1
Fabrikazioaren teknologien protagonista bihurtu dira Goizeko Izarrako gaztetxoak.

Patinetearen fabrikazioaren sorkuntzan ibili dira IMH Campus - Lanbide Heziketako Alaitz eta Alazne irakasleak Mutrikuko LH-6ko ikasleekin, Goizeko Izarra ikastolak antolatutako #STEAM astean.

Gaztetxoek beraien patinetea diseinatu dute, zein material beharko duten eta nola fabrikatuko luketen erabaki, eta bakoitzaren ideiak partekatu dituzte guztien artean.

Teknologiaren sena antzeman diegu!

Amaitzeko, "skating in manufacturing" patinetearen bideoa ikusi dute, garaian garaiko material eta teknologiak ezagutuz. Lan bikaina!