Mondragon Muhayil College-eko arduradunen bisita

2015/06/05 00:00:00 GMT+2
Euskadiko garapen ekonomikoan IMH bezalako ikastetxeek duten eragina eta sustapen eredua ezagutzera etorri dira.

Jose Rejo, IMHko lehen zuzendari izandakoa eta egun Saudi Arabiako Muhayil College proiektuko zuzendaria denarekin eta Alecopeko Xabino San Sebastianekin batera, Adel Abdulaziz, Collegeko Giza Baliabideetako arduraduna eta Mohammed Al Khasaff, Iman erlijiosoa eta Muhayil komunitateko agintaria egon ziren Makina Erremintaren Institutuan joan den ekainaren 4an.

Lanbide Heziketa, enplegua eta garapen ekonomikoaren arteko harremana ezagutzera etorri dira Euskal Herrira. IMHn Etekin Handiko Heziketa Zikloak, Ingeniaritza Duala, eta Tkgune Fabrikazioko Enpresen Berrikuntza eta Hobekuntza Zerbitzuak ingurune industrialarekin nola uztartzen diren ezagutu zituzten.

Saudi Arabiako Muhayil eskualdeko garapenean bultzada ekonomikoa ekarriko duen ikastetxea sustatzen dihardute eta Euskadin nola egiten dugun ezagutu nahi izan dute.

Eskerrik asko bisitagatik!