Miramon Enpresa Digitalak antolatuta, beste hitzordu bat Elgoibarren autonomoei eta mikroenpresei zuzendutako mintegietan

2006/03/13 01:00:00 GMT+2
(Donostia, 2006ko martxoaren 13a). Biltegien kudeaketa informatizatua eta eraginkorra izango da Miramon Enpresa Digitalak antolatutako mintegietako gai nagusia. Martxoaren 21ean izango dira mintegiak, 18:00etan Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan (IMH).

Mintegian, autonomoek eta mikroenpresek ondokoak gertutik ezagutzeko parada izango dute: biltegien kudeaketaren egungo egoera, hobekuntzak izateko dituzten aukerak, merkatuak eskaintzen dituen tresnak behar bezala erabilita lortuko dituzten abantailak edota sarrerak eta irteerak zorrotz kontrolatuta inbentario iraunkorra nola mantendu.

Mintegia doakoa da eta izena emateko edo argibide gehiago izateko interesa dutenek 943 747 314 telefono zenbakira dei dezakete, cursos@miramondigital.com helbidera idatzi edota www.miramondigital.com... web orria bisitatu.

Elgoibarko mintegien zikloa beste bi saiorekin osatuko dute, eta bertan jorratuko dituzten gaiak ondorengoak izango dira: Nire enpresako web orriak zer eduki beharko luke? (maiatzaren 11a); Enpresan nola egokitu eta konpartitu behar dira denbora eta baliabideak? (ekainaren 20a).

Mintegi-ziklo hau eGipuzkoa 2005 ekintza-planaren eta Euskadi Informazioaren Gizartean planaren —hurrenez hurren Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutakoen— baitan kokatzen da, izan ere, horien helburu da, beste hainbaten artean, Gipuzkoa lurralde aurreratua izatea enpresak informazioaren gizartean sartzeari dagokionez, konektatzeko aukerak eta merkataritza elektronikoa garatzearen bidez, hain zuzen ere.

Enpresa Digitala Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena da eta honakoak ditu helburu nagusi: enpresaren barneko eragileak sentsibilizatzea eta prestatzea, informazioaren eta komunikazioen teknologia berriak erabiltzea lehiarako zein garrantzitsua den ohar daitezen, eta informazioaren gizarterako bidean aurrera egitea. Horrezaz gain, sarean negozio berriak garatzen laguntzea, ekonomia berriko profesionalei gaikuntza eta laguntza eskainiz.

Prentsa-harremanetarako: Silvia Turné 616 11 25 80