Miramon Enpresa Digitala: Zure negozioan atera probetxua telefonia mugikorrari erabilera eta aplikazio berrien bidez

2005/03/09 01:00:00 GMT+2
Autonomoentzat eta mikroenpresentzat antolatutako mintegia: martxoaren 10ean, 18:00etan Elgoibarko IMHn.

Telekono mugikorra zure eguneroko lanean funtsezko tresna bada, alferrikako deirik eta bidaiarik ez egiten eta zure negozioko informazioa egunean edukitzen lagunduko dizuten gailu eta aukera berriak daude.

Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago izan nahi dutenek 902 252 595 telefono-zenbakira dei dezakete, mezua bidali cursos@miramondigital.com helbidera edo www.miramondigital.com helbidean sartu.

Mintegi-zikloa eGipuzkoa 2005 ekintza-planaren eta Euskadi Informazioaren Gizartean planaren —hurrenez hurren Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutakoen— baitan kokatzen da, izan ere, horien helburu da, beste hainbaten artean, Gipuzkoa lurralde aurreratua izatea enpresak informazioaren gizartean sartzeari dagokionez, konektatzeko aukerak eta merkataritza elektronikoa garatzearen bidez, hain zuzen ere. Helburu horretan sakontzeko, hain justu, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Miramon Enpresa Digitalaren bidez, beren ohiko jardun-eremutik, Donostiako Parke Teknologikoan gauzatzen denetik, harantzago joan eta beren prestakuntza-lana zabaltzearen aldeko apustua egin dute ikasturte honetan. Horretarako, autonomo eta mikroenpresei zuzendutako mintegiak antolatu dituzte Gipuzkoako hainbat udalerritan.

Enpresa Digitala Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena da eta honakoak ditu helburu nagusi: enpresaren barneko eragileak sentsibilizatzea eta prestatzea, informazioaren eta komunikazioen teknologia berriak erabiltzea lehiarako zein garrantzitsua den ohar daitezen, eta informazioaren gizarterako bidean aurrera egitea. Horrezaz gain, sarean negozio berriak garatzen laguntzea, ekonomia berriko profesionalei gaikuntza eta laguntza eskainiz.