Miramon enpresa digitala: Informazio teknologiei buruzko autonomoentzako eta mikroenpresentzako mintegien zikloa IMHn
Miramon Enpresa Digitalak Elgoibarren antolatu duen laugarren mintegiaren protagonista Internet izango da berriro ere. Interneteko zerbitzuen hornitzaile batekin harremanetan jartzeari buruzko oinarrizko ezagutzak emango zaizkie oraingoan saiora bertaratzen diren autonomo eta mikroenpresetako kide guztiei, enpresaren webgunea sortzearren. Ikuspegi horretatik abiatuta, hornitzailerik egokiena bilatzearekin eta bilatzaileen garrantziarekin zerikusia duten gaiei helduko diegu, besteak beste.
Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago izan nahi dutenek 902 252 595 telefono-zenbakira dei dezakete, edo mezua bidali cursos@miramondigital.com helbidera.
Miramon Enpresa Digitalak Elgoibarren eskainiko duen mintegien zikloa beste lau saiorekin osatuko da. Honakoekin: negozioari aplikatutako telefonia mugikorraren erabilera eta aplikazio berriak (martxoaren 10ean); softwarea eta aplikazio informatikoak alokatzeko zerbitzuak (apirilaren 14an); finantza-entitateetako eragiketak on line egiteko modua (maiatzaren 19an); eta merkataritza elektronikoko sistemak ezartzeko modua (ekainaren 16an).
Mintegi-ziklo hau eGipuzkoa 2005 ekintza-planaren eta Euskadi Informazioaren Gizartean planaren hurrenez hurren Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutakoen baitan kokatzen da, izan ere, horien helburu da, beste hainbaten artean, Gipuzkoa lurralde aurreratua izatea enpresak informazioaren gizartean sartzeari dagokionez, konektatzeko aukerak eta merkataritza elektronikoa garatzearen bidez, hain zuzen ere. Helburu horretan sakontzeko, hain justu, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Miramon Enpresa Digitalaren bidez, beren ohiko jardun-eremutik, Donostiako Parke Teknologikoan gauzatzen denetik, harantzago joan eta beren prestakuntza-lana zabaltzearen aldeko apustua egin dute ikasturte honetan. Horretarako, autonomo eta mikroenpresei zuzendutako mintegiak antolatu dituzte Gipuzkoako hainbat udalerritan.
Enpresa Digitala Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena da eta honakoak ditu helburu nagusi: enpresaren barneko eragileak sentsibilizatzea eta prestatzea, informazioaren eta komunikazioen teknologia berriak erabiltzea lehiarako zein garrantzitsua den ohar daitezen, eta informazioaren gizarterako bidean aurrera egitea. Horrezaz gain, sarean negozio berriak garatzen laguntzea, ekonomia berriko profesionalei gaikuntza eta laguntza eskainiz.
Prentsa-harremanetarako: Silvia Turné 616 11 25 80