Mintegia: Txandakako Ingeniaritza, aukera bat belaunaldien erreleboarentzat. IMH | 07.6.26

2007/06/13 23:00:00 GMT+1
Erretiratzen ari diren langileak norekin ordezkatu arazoa bihurtu da enpresa askorentzat, errelebo falta gero eta larriagoa delako. Hortaz, arazoa hobeto ezagutzeko, sakonki aztertzeko, soluziobideak proposatzeko eta esperientziak gertutik entzuteko, mintegia antolatu dugu.

Bestalde, erretiratzetik gertu dauden pertsona hauek bizitza osoan zehar bere burua trebatuz pasa dute, gehienetan ihardueraren bitartez, eta erretiratzean dakitenaren parte handi bat beraiekin eramaten dute. Hortaz, honek enpresen lehiakortasunari kalte egin diezaioke inork ez badu erretiratzera doan adituaren jakintza garaiz jasotzen.

Arazo honen aurrean, “know-how” edo ezagutza ez galtzeko bide bat txandakatze izeneko ikasketa-prozesua izan daiteke. Izan ere, trebatzen ari den pertsona, aldi berean, enpresan lanean eta eskolan ikasten lortzen ditu behar dituen gaitasunak eta trebeziak . Horrelako ikasketa-prozesuak ohikoak dira Europan eta enpresek behar dituzten profesionalak trebatzeko aukeren artean balorazio oso positiboa du.

Honez gero, langileen erretiratzeak enpresei suposatzen dien arazoa guztion aurrean azal dezaten, erakundeek zer egitea pentsatu zuten eta IMH Ingeniaritza Eskolak proposatzen duen bidea ezagutzera emateko, jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitut.

Egitaraua pdf-an...

IZEN EMATEA: Monika Ezenarro, 943 74 41 32 tfnoa - monika@imh.es

EGITARAUA:

  • 09:30 Ongi etorria. Joxean Egaña, IMHko Zuzendaria.
  • 09:35 Belaunaldien erreleboaren problematika: datuak eta litezkeen irtenbideak. Javier Ramos, Egailaneko Lan Merkatuko Behatokiko Zuzendaria, Enplegurako Gaitasuna sortzeko lanerako Elkarte Publikoa, Lan Saila, Eusko Jaurlaritza.
  • 10:00 Belaunaldien erreleboaren arazoa enpresetan. Eduardo Zubiaurre, Adegiko Presidentea eta Jaz Zubiaurreko Gerentea.
  • 10:20 Txandakako ingeniaritza eta know-how-aren zaintza. Koldo Núñez Betelu, IMH Ingeniaritza Eskolako Zuzendaria
  • 10:45 Kafea
  • 11:15 Enpresen errealitatea: Danobat eta Goratu. Enpresa hauetako ordezkariak.
  • 11:45 Kasu praktikoak: Talleres Aratz eta Industrias Alzuca. Javier eta Karlos Balsategui; Eduardo Cabrera.
  • 12:15 Garapen agentzien eginkizuna belaunaldien erreleboaren aurrean. Juan Angel Balbás, Debegesako zuzendaria
  • 12:30 Mahai ingurua. Parte hartzaleak: aurreko hizlariak.
  • 13:00 Emaitzak eta jardunaldiaren itxiera. Alberto Ortueta, Gipuzkoako Bazkundeko Lehendakari ordea eta IMHko Lehendakaria.