Miguel Moyano, IMH talentuaren eraldaketa

2022/01/21 10:01:00 GMT+1
"Blum-ek eta IMHk joera berdina dugu: proaktibotasunak, benetan lan egin nahi izateak, berriz elkartu gaitu".

Miguel Moyano Rubiales, Blum-Novotest Ibérica-ko zuzendaria, IMH Campus-en partner teknologikoa da Industria 4.0 esparruan. IMHri digitalizazioa lantzeko teknologiak gerturatzen dizkio eta IMHk BLUM-eko lantaldeari bere teknologiak probatu eta optimizatzeko espazioa eta lantaldea.

Baina Miguel profesional eredugarria baino askoz gehiago da, IMHn arrastoa utzi duena bere gaitasun eta talentuaren garapenaren eredu. Orain, enpresa-gidari izateaz gain, IMHko ikasle dualak hartzen ditu enpresan, formazio dualaren abantailak gertutik ezagutzen ditu, aurretik lanbide heziketako eta ingeniaritza dualeko ikasle izandakoa baita.

Ezagutu bere bizitza-esperientzia eraldatzailea eta ikuspegia 👇