Metrologo "onaren" beharrezko erreminta eta ezagutzak

2014/10/12 23:00:00 GMT+1
IMHk eta Sarikik elkarlanean antolatu dute metrologian espezializatutako ikastaro berria langile zein langabeentzat. Ikastaroa azaroaren 13an abiatuko da eta izen emate epea azaroaren 7an amaituko da.

Metrologiako ikastaroa Sarikirekin elkarlanean

Deskargatu hemen eskuorria

IMHk eta Sarikik elkarlanean metrologian espezializatutako prestakuntza berria garatu dute, langile eta langabeentzat. Prestakuntza ikastaro honen helburua da beharrezkoak diren gaitasunak garatzea, azken generazioko neurtzeko erremintan eta metrologian aditua den lan talde batek dituen ezagutzak ikastaroan zehar ikasleei transmitituz.

Norentzat:

  • Sektore metalmekanikoko kalitate teknikari edo arduradunentzat.
  • Ekoizpen teknikariak.
  • Neurketari buruzko ezagutzak handitu eta neurketa teknologia berriak ezagutzeko interesa duten teknikari espezialistentzat.
  • Kalitate saila izan eta teknologiko metrologiko berriak ezarri nahi dituzten enpresentzat.

Datak:

  • Ikastaroa 2014ko azaroaren 13an hasi eta 2015eko ekainaren 4an amaituko da, 225 ordutan IMHko eta Sarikiko instalazioetan.

Izen ematea:

  • azaroaren 7 arte egin daiteke IMHn, 943748270 telefonoan (Nora Ramon), nora[abildua]imh.es helbidean edo formulario hau betetzen

 

Ikusi hemen  ikastaroari buruzko informazio xehea (txostena)

* Langabe dauden parte hartzaileek enpresa-praktikak egiteko aukera izango dute.

* Ikastaro hau Gizarte Segurantzako kuoetan hobaritu daiteke. IMHk doan kudeatuko ditu horretarako beharrezkoak diren betebeharrak.