"Metalmekanikan Garapen Teknologikorako Zentruaren bidezkotasuna" aurkezpena egin zuten IMHko arduradunek Costa Rica-ko erakundeei

2005/02/22 01:00:00 GMT+2
Costa Ricako Zientzia eta Teknologiako Ministerioa eta Industria Ganberaren eskutik herrialde honetako aurre azterketa egin zen urtarrilean hezkuntza eta ekoizpen sisteman, Asometal elkarteak bultzatuta

Costa Rican IMHko adituek 20 bat erakunde bisitatu zituzten egoera aurrez aurre ezagutu eta datuak jasotzeko. Horretarako instituzio, metalmekanika enpresa, ikastetxe, unibertsitate, zerbitzu enpresak eta laborategiren bat bisitatu dira.

Ondoren, Costa Rica eta Euskadiren arteko gonbaraketa egin zen, AMIA bat eratu eta ekintza proposamena eratu zen. Lan guztiaren txostena Costa Ricara bidaliko da proiektua garatzeko beharrezkoak diren kudeaketak lantzeko.

"Metalmekanikan Garapen Teknologikorako Zentruaren bidezkotasuna"ri buruzko aurkezpena Asometal, enpresa ez partaide, unibertsitate, ikastetxe, Zientzi eta Teknologiako Ministerioa, Industrietako Ganbera eta beste erakundeei.

Costa Ricakoei proposatutako proiektua da "Erdialdeko Amerika herrialdeentzat ilkastetxe eredugarri eta esperimentala sustatu Costa Ricako industria metalmekanikoa berritzen laguntzeko, balio erantsi handiko gaitasun, hezkuntza eta berrikuntza teknologiko, ikerketa aplikatuak eta zerbitzuak sustatuz".