Mekanizazioa erdi mailan: nola ikasten dugu?

2026/03/03 11:34:00 GMT+1
IMH Lanbide Heziketako Mekanizazioa: erdi mailako zikloko ikasleek erronka tekniko bati aurre egin diote: Irristagailu baten planoa abiapuntu hartuta, piezaz pieza irristagailu osoa fabrikatu eta muntatzea.

🔩 Erronka errealak, gaitasun errealak 🔩

Irristagailuari esker, mugimendu zirkular batetik mugimendu lineal bat lortzen dugu erronka honetan.

Fabrikazio aditiboz sortutako pieza batez gain, gainerako guztiak tornu eta fresatzeko makina konbentzionaletan egin dituzte, mekanizazio-prozesu erreal batean beharrezkoak diren eragiketa guztiak planifikatu eta exekutatuz: mekanizatzea, neurtzea, doikuntzak egitea eta muntaketa.

Gainera, sortutako piezek eskatutako tolerantziak betetzen dituztela egiaztatzeko, koordenatuen neurketa-makina batean kalitate-kontrola egin dute, industria-mailako metrologia tresnak erabiliz.

Proiektu honen bidez, ikasleek mekanizazio teknikari batek behar dituen funtsezko gaitasunak garatu dituzte:

✔ Planoen interpretazioa
✔ Makina-erreminten erabilera
✔ Prozesuen antolaketa eta zehaztasuna
✔ Kalitate-kontrola eta erantzukizuna
✔ Lan errealerako prestakuntza praktikoa

📌 Mekanizazioa ikastea etorkizunean lan egitea da: ofizio sendoa, eskaria duen sektorea eta industria errealarekin lotura zuzena.

🗣️ Eta IMHn Mekanizazioa euskaraz eta gaztelaniaz ere ikasi daiteke.

👉 Zure tokia MEKANIZAZIOAN badago, IMHn zain gaituzu.