Mekanika arloko Doktorea
2013/07/15 20:10:00 GMT+2
IMHn lan egiteko eskaintza; Mekanika arloan unibertsitate klaseak emateko eta Enpresetan Berrikuntza Proiektuak garatzeko.
ARDURAK:
- Ingeniaritzako ikasketetan irakasle
- Bezeroen beharrei erantzungo dien produktu/proiektu berrien sorkuntza
- Arlo komertzialean berrikuntza behar berriak aurkitu
- Proiektuen zuzendaritza
BETEKIZUNAK:
- Goi mailako Ingeniaritza mekanikoa
- Doktoretza
- Euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzea
Harremanetarako
Interesa duten pertsonek idatz dezatela hemen, bidal dezatela CVa emailez imh[abildua]imh.es helbidera, edo posta arruntez IMH Azkue auzoa, 1 – 20870 Elgoibar helbidera, harremanetarako telefonoa zehaztuz.