MEC-DIGEA digitalizaziorako proiektua berrikuntza jardunaldietan

2023/07/19 09:50:00 GMT+2
ERP plataformaren gaineko erronketan oinarritutako ikaskuntza-prozesua digitalizatzean datza proiektua.

Lanbide Heziketako berrikuntzari buruzko udako hamabostaldiaren barruan, hainbat saio antolatu ditugu, Ikastetxe Integratuan garatzen dihadugun proiektuen berri emateko.

IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Imanol Iturria proiektuko koordinatzaileak MEC-DIGEA proiektuaren aurkezpena egin du, balorazio positiboarekin.

"Oso modu positiboan baloratzen da lortutako lorpena, hau da, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-prozesua digitalizatzea, hainbat ikastetxeren eta hainbat lanbide-arloren artean esperientziak partekatuz, kontuan hartuta, gainera, enplegagarritasunean funtsezko eragile baten ikuspegia, enpresa dena, eta ODOO-ERP plataforma baliatuz".

Proiektuan parte hartzen duten erakundeak dira:

  • Lanbide Heziketako ikastetxeen aldetik : Bartzelonako Institut Escola del Treball, Elgoibarko CIFP Meka LHII, Tolosako CIFP Tolosaldea LHII, Elgoibarko CIFP IMH LHII.
  • Enpresen aldetik: Indarpak eta Digital5

Ezagutu DIGEA proiektua

Ikusi MEC-DIGEA Bartzelonako topaketa