MCDren oinarriak ezagutu, biki digitalekin lan egiteko

2021/02/10 22:20:00 GMT+1
IMHko irakasle talde bat gaitzen ari da digitalizazio industrialean, biki digitalen elaborazioan eta garapenean formakuntza eman ahal izateko.

IMHren industria 4.0 estrategiarekin jarraituz, IMHko irakasle talde bat AyS taldeko Analisi eta Simulazioko Nx espezialista teknikoa den Angel Querejazu-rekin trebatzen ari da MCD inguruan (Mechatronic Concept Design). AyS-ATS taldeak esperientzia zabala du gai horretan eta IMHrekin aspaldian dabiltza elkarlanean.

Prestakuntza horri esker, IMHk prestakuntza aurreratuak eskainiko ditu digitalizazio industrialean, biki digitalen elaborazioan eta garapenean. Teknologia berritzailea da MCD, gure inguruko industrian proiekzio handikoa.

MCD Mekatronika industrialeko softwarea da, eta zenbait ingeniaritzaren integrazio-printzipioak erabiltzea ahalbidetzen du, hala nola ingeniaritza mekanikoa, kontrol-ingeniaritza eta software-ingeniaritza. Eredu funtzional horrek hizkuntza komuna ematen du diziplina mekaniko, elektriko eta automatizaziokoentzat, eta horrek diseinuak azkarrago eta diseinuaren prozesuan integratzeko arazo gutxiagorekin egitea laguntzen du.