Master Digital Manufacturingeko ikasleak SIMULATION GAMESetan jolasten!

2024/05/14 16:28:37 GMT+2
Maiatzaren 13tik 15era Alemaniako Duale Hochschule Baden-Württemberg-eko (DHBW) bi irakasleren bisita jasotzen ari gara Ingeniaritza Dualeko Eskolan.

Masterreko eta graduko ikasleekin "SIMULATION GAMES" ekintzak egiten ari dira, ikasleek ingurune seguru batean mundu errealeko egoerak azal ditzaten.

Batez ere, negozio- eta kudeaketa-gai askotarako simulazio-jokoa ikasteko metodoa erabiltzen duten kontzeptuak garatzen dira.

Horrela, aldaketaren kudeaketan eta komunikazio-trebetasunetan trebatzen dira.