Martxoak 8: EMAN TOKIA BERDINTASUNARI!
MARTXOAREN 8a
IMH Campuseko kide guztiei gonbitea egiten dizuegu Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen den martxoaren 8ko ekintzetan parte hartzera.
IMHri dagokionean:
- Berdintasun txokoa martxoaren 5ean 13:00etan Ekintzailetza gelan egingo dugu.
- "Gazteak berdintasusean" programan parte hartuko dute erdi mailako lanbide heziketako ikasleek, martxoaren 9-10-11an.
- Elgoibarko ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ikusi hemen Elgoibarko ekintzak
2026ko aldarrikapena
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, kanpaina batek gogorarazi nahi du azken urteetan aurrerapen handiak egin direla berdintasunaren alde. Hala ere, argi utzi nahi da berdintasuna ez dela behin betiko lortutako zerbait. Egunero zaindu, babestu eta indartu behar den eskubidea da.
Azkenaldian, diskurtso batzuk berriro agertzen ari dira, berdintasunaren garrantzia zalantzan jarriz. Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak ukatzen dituzte, emakumeen aurkako indarkeria gutxiesten dute eta feminismoa eta berdintasun-politikak mespretxatzen saiatzen dira. Horrek erakusten du berdintasunaren aldeko lana oraindik beharrezkoa dela.
Horren aurrean, kanpainak dei argia egiten du arlo guztietan berdintasuna indartzen jarraitzeko:
- Enpresetan berdintasun-planak ezarri eta betetzea.
- Soldata-arrakala murriztea eta soldata-berdintasuna sustatzea.
- Ikastetxeetan hezkidetza bultzatzea eta genero-rol murriztaileak gainditzea.
- Etxeko lanak eta zaintzak modu orekatuan banatzea.
- Gorroto eta desinformazio diskurtsoak salatzea.
- Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzea.
- Erabaki politiko eta plan guztietan genero-ikuspegia txertatzea.
Mezua argia da: berdintasuna ez da atzera egiteko bidea. Denon ardura da espazio hori handitzen jarraitzea, gaur eta egunero.
2025eko ekintzak
"Ni feminista naiz" da Emakunderen aurtengo kanpainaren leloa, feminismoaren ekarpena aitortzeko. Berdintasun taldean gogoeta egin dugu feminismoaren esanahiari buruz: berdintasunaren aldeko printzipioa ez ezik, gizartea eraldatzeko mugimendu bat ere bada.
Oraindik erronka ugari ditugu: soldata-arrakala, kristalezko sabaia, genero-indarkeria… Horregatik, ekiten jarraitzen dugu!
Lila Emakumeen Etxeak uztailera arteko jardueren eta hausnarketen gida aurkeztu du. Ikusi hemen.
2024eko ekintzak
Egun berezi honetan, erakunde bezala, Emakundek egindako aurtengo kanpaina partekatu nahi dugu: KATERIK GABE, KATEAN: berdintasunaren katea eta emakumeen ahalduntzea indartzen jarraitzeko deia.
Kanpaina hau belaunaldien arteko topagune bihurtu nahi da, emakumeen eskubideen aldeko balioak transmititzeko leku bat: hamarkadetan emakumeen eskubideen alde lan egin duten pertsonen eta gazteen arteko topaketa irudikatu nahi du, eta, transmisio horren beharra azpimarratu, gizarteak aurrera egiten jarraitzeko eta berdintasun-espazioak irabazten jarraitzeko.

2023ko ekintzak

Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko gure ikasleek manifestua irakurri zuten Elgoibarko elkarretaratzean: Ikusi bideoan👇
Emakumeak gora!
👉 Emakumeek gerentzia-postuen % 6 bakarrik betetzea ez da prestakuntza edo lidergo faltagatik. Erakundeetan pribilegio eta rol maskulinoak betikotzen direlako baizik.
👉 Emakumeek titulazio teknikoetako matrikulen % 23 baino ez ordezkatzea ez da bokazio faltagatik. Baizik eta, besteak beste, mugatzen gaituzten estereotipoetan oinarritutako hezkuntzaren emaitza.
👉 Zaintzeko eszedentzien % 73 emakumeek hartzea ez da guk bakarrik dakigulako zaintzen. Gizarteak rol hori ezartzen digu eta honek zaildu egiten du gure garapen profesionala.
2022ko ekintzak IMHn

Martxoaren 8an elkarretaratzea IMHko atarian
Martxoaren 8an Elgoibarko Plazako elkarretaratzean Elkartuta Infinituraino mural erraldoian parte hartzea.
Lanbide Heziketako ikasleekin berdintasun tailerrak.
Makina Erremintaren Museoko oparia
Emakundeko mezua
2021eko ekintzak
Batetik, martxoaren 5an, ostiralean Goi Mailko 1go mailako ikasleek "Aukera Berdintasunari" buruzko hitzaldi batetan parte hartu zuten; Hizlariak Belén Forníes Bello (Berdintasun Kontsultorea eta Aspegiko lehendakari ordea) eta Josetxu Riviere Aranda (Gizonduz-ekoa, gizonekin berdintasun proiektuak aurrera eramaten dituena) izan ziren. Hitzaldian bideo hau ipini zuten:
20201eko Martxoren 8ko kanpaina: zaintzak ikusaraztea, baloratzea eta gizarte osoaren artean banatzea