Martxoak 8: Emakumeak Gora!

2023/03/08 00:00:00 GMT+1
Emakumearen Nazioarteko Eguna: Elkartuta.. Infinituraino!
IMHn BERDINTASUNEAN eredu izan nahi dugu gure jardunean, lankide, ikasle eta besteekiko harremanetan. Eta alde berean erakunde bezala, balio hauek bultatzen ahaleginduko gara.
 

MARTXOAREN 8aren inguruan 2023ko ekintzak

IMH Campuseko kide guztiei gonbita egiten diegu Elgoibarko elkarretaratzeetan parte hartzera: 13:00etan eta 19:00etan Kalegoen Plazan.

Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko gure ikasleek manifestua irakurri dute elkarretaratzean: Ikusi bideoan👇

Emakumeak gora!

Elgoibarko hilabeteko ekintzak

Emakunderen aurtengo kanpaina

 
🟣 Gogoetarako: Euskadin goi-mailako ikasketak dituzten pertsona guztietatik ia % 60 emakumeak badira...
 

👉 Emakumeek gerentzia-postuen % 6 bakarrik betetzea ez da prestakuntza edo lidergo faltagatik. Erakundeetan pribilegio eta rol maskulinoak betikotzen direlako baizik.

 

👉 Emakumeek titulazio teknikoetako matrikulen % 23 baino ez ordezkatzea ez da bokazio faltagatik. Baizik eta, besteak beste, mugatzen gaituzten estereotipoetan oinarritutako hezkuntzaren emaitza.

 

👉 Zaintzeko eszedentzien % 73 emakumeek hartzea ez da guk bakarrik dakigulako zaintzen. Gizarteak rol hori ezartzen digu eta honek zaildu egiten du gure garapen profesionala.

 

2022ko ekintzak IMHn

Martxoaren 8an elkarretaratzea IMHko atarian

Martxoaren 8an Elgoibarko Plazako elkarretaratzean Elkartuta Infinituraino mural erraldoian parte hartzea.

Lanbide Heziketako ikasleekin berdintasun tailerrak.

Makina Erremintaren Museoko oparia

 

 

Emakundeko mezua

 

2021eko ekintzak

Denon parte hartzearekin eragina handiagoa izango da

Batetik, martxoaren 5an, ostiralean Goi Mailko 1go mailako ikasleek "Aukera Berdintasunari" buruzko hitzaldi batetan parte hartu zuten; Hizlariak Belén Forníes Bello (Berdintasun Kontsultorea eta Aspegiko lehendakari ordea) eta Josetxu Riviere Aranda (Gizonduz-ekoa, gizonekin berdintasun proiektuak aurrera eramaten dituena) izan ziren. Hitzaldian bideo hau ipini zuten:

Zer iradoki digu bideoak?...

Bestalde, Erdi eta Goi Mailakoek galdera batzuk erantzun zituzten (Balioak 4.0 proiektuaren barruan) eta grafika batzuk atera ditugu. Hemen partekatzen ditugu, eta gogoeta egitera gonbidatzen zaituztetu.
 
Azkenik, aste honetan zehar Erdi Mailakoek Gizonduz-ekoekin 4 ordutako tailer baten parte hartuko dute.
 
Honez gain, Gizonduzetik Lanbide Heziketako irakasleentzat gai honen inguruan 10 ordutako ikastaro bat proposatu digute, baliagarria gaiaren inguruan hausnartzeko. Hemen esteka.
 

20201eko Martxoren 8ko kanpaina: zaintzak ikusaraztea, baloratzea eta gizarte osoaren artean banatzea