Bideoa: Markel Olano lehiakortasunari buruz elkarrizketan Debabarreneko industria ordezkariekin

2011/04/05 00:00:00 GMT+2
Elgoibarren izandako topaketan Asmaola eta Txandakako Ingeniaritza aipatu ziren, ezagutza eta enpresa uztartzeko bi adibide eredugarri bezala.

(Ikusi bideoa azpian)

"Elkarrizketan" ekimenaren barruan, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eskualdeetara gertutatzen ari da enpresa munduko pertsonekin lehiakortasunari buruz hausnarketa egiteko.

Apirilaren 4an Debabarreneko enpresa, prestakuntza zentru eta erakundeetako ordezkariekin bildu zen Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan.
Ahaldun Nagusiarekin batera Arantza Tapia Mugikortasun eta Lurralde Antolaketarako Diputatua eta Xabier Ortueta AFM Makina Erreminta fabrikatzaileen Elkarteko Zuzendari Orokorra eta IMHko Presidente denak eman zioten sarrera bilerari.

Olanok ondoren Aldundiaren 2007-2011 jardueraren berri eman zuen eta azken partean enpresariekin solasaldian aritu zen. Jorratu ziren ildo estrategikoen artean Olanok azpimarratu zuen ezagutza eta enpresak eskutik joateko beharrarena. Hortaz, bi adibide eredugarri aipatu ziren, Elgoibarren abiatzen ari den Asmaola, ETEentzat berrikuntza zentru berria alegia, eta Txandakako IMH Ingeniaritza, non ikasleek, lanbide heziketako oinarriarekin, alternantzian ikasten dute ingeniaritza, enpresan adostutako proiektu berritzaileak garatuz, Alemanian eta Frantzian erabiltzen den eredua jarraituz.