MARA-Kuala Lumpur Unibertsitateko Ordezkaritza batek Contes bisitatu du.

2003/10/01 00:00:00 GMT+2
Malaysian Spanish Institute – MSI proiektuan agertutako jakin-mina dela eta, joan den irailaren 24an, MARAko eta UKL-Kuala Lumpur Unibertsitateko presidenteek ordezkaritza batekin bisitatu zuten IMH-Contes.

Taldeak, Malaysiako bi erakundeetako goimailako arduradunez osatua, IMH eta nazioartekotasunerako bere enpresa den Contes hurbiletik ezagutzeko aukera izan zuen.