Malasiatar zuzendarien prestakuntza
2003/05/25 23:00:00 GMT+1

Malaysian Spanish Institute MSIko instruktore eta Malasiako Gobernuko Lanbide Heziketako Zuzendariordeak osatutako taldeak prestakuntza ikastaroa egiten ari dira IMHn.
Prestakuntza, 2003ko maiatza, ekaina eta uztailaren zehar egingo da eta malasiar-espainiar ikastetxeko zuzendaritza lanetan gaitasuna lortzeko egingo dute, Pertsonen Gestioa eta Zuzendaritzako trebetasunei buruzko egitarauaren arabera. Beraien egonaldian euskal erakunde ofizialak eta makina erremintaren sektoreko fabrikatzaileak bisitatuko dituzte.