Makina-erreminten diseinu jasangarriari buruzko ikastaroa

2008/10/14 00:00:00 GMT+2
Prolima proiektuaren barrutian eta emandako ezagutzaren ondorioz, AFMk IMHrekin batera antolatutako ikastaroa honen helburua da makina-erreminten diseinu jasangarrian teknikariak prestatzea bi goizetan.

Ikastaroaren triptikoa deskargatu


Izen ematea:


Ikastaroaren helburuak:

Ikastaroa amaitzeak ikasle gai izango da honako hauek egiteko:

  • Diseinu jasangarri edo iraunkorra lehikortasun elementutzat argudiatzen.
  • Makina erreminta baten diseinu iraunkorrean alderdi ekonomikoen, ingurumenekoen zein sozialen garrantzia intrepretatzen.
  • Makina-erreminta baten diseinuan bizi-ziklo baten kostuak, ingurune-inpaktuak eta alderdi sozialak kontuan hartzen dituen sistema osoa zehazten.
  • Aditu talde batekin batera, diseinu iraunkorraren kudeaketarako erreminta informatiko bat ezartzea laguntzen.

Ikastaroa nori zuzentzen zaio: I+G Zuzendariak, Bulego Teknikoaren Zuzendariak, Proiektu buruak...

Edukiak:
  • Jasangarritasunari begirako diseinua: sarrera, metodologia eta ebaluazio-irizpideak.
  • Bizi-zikloaren kostuen kalkulua: sarrera, beharrak, LCC ereduak eta makina-erremintaren sektorean ezarketa.
  • RAM parametroen kudeaketa: definizioak, datu-eskuratzea, iragazkiak, kalkulu analitikoa eta estatistikoa.
  • Ingurune-inpaktuaren kalkulua: sarrera, ekodiseinuaren metodologiak, estandarrak eta araudiak, ekoadierazleak, praktika onen esku-liburua, eta abar.
  • Makina-erreminten alderdi sozialak ebaluatzeko eta hobetzeko kontuan hartu behar diren alderdiak: segurtasuna, ergonomia, eta abar.
  • Adibide praktikoak: Makina-erreminten diseinuaren fasearen ebaluazioa, jasangarritasunaren 3 bektore nagusi hauen arabera: bektore ekonomikoa, ingurumen-bektorea eta bektore soziala.

Egutegia:
  • Iraupena: 8 ordu, bi ostegun, 9.00etatik 13.00etara
  • Hasiera/Amaiera: urriaren 30ean hasi / azaroaren 6an amaitu
  • Irakasleak: Ideko, Tekniker eta Invema.

Matrikularen salneurria: 250 euro. Formazio hau G.S.ren kuotetako hobarien bidez bideratzea dago. Aplikatu ahal den gehienezko kuota: 104 €