Makina Erremintaren Museora 360º bisita birtual berezia

2020/05/18 09:42:00 GMT+2
Museoen Nazioarteko Eguna dela eta elgoibartar kulturgileekin elkarlanean egindako bisita gonbitea egiten dizuegu. Sartu eta gozatu!

Bea Ansola Makina Erremintaren Museoko zuzendariak opari bat bidali digu:

Gaur Museoen Nazioarteko Eguna denez, gonbite bat egin digu Museoa birtualki bisitatzeko 360ºko ikuspegiarekin.

Ez da bisita arrunta, ikutu berezi bat eman dio oraingoan. Pista bat nahi duzue? Elgoibarko kulturgileekin elkarlanean eginda dago.

Sartu, ikusi, entzun eta ... gozatu!