Makina Erremintaren Museoko bisita birtuala

2011/06/24 00:00:00 GMT+2
Bihar amaituko da Elgoibarko kultur etxean antolatuta duen "burdinoletatik makina erremintara" erakusketa. Museoa udan irekita egongo da eta weba prestatu du birtualki bisitatzeko.

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa irekita egongo da udan aste buruetan ere:

  •     Astelehenetik ostiralera: 8:00-13:00 eta 14:30-17:30
  •     Ekainatik-Urrira: larunbatetan, igande eta jaiegunetan: 10:00-13:00
  •     Abuztua: asteartetik igandera:10:00-13:00 (Astelehena itxita)

 

Horrez gain Museoak webean ipini du bisita birtuala egiteko aukera. Bideo interaktibo batekin Museoaren atal guztiak ikus daitezke, azalpen eta guzti.