Makina Erremintaren Institutua eta IMH Ingeniaritza Eskola 35. Arrate Igoeraren babesle

2006/04/23 23:00:00 GMT+1
Ander Vilariñok irabazi zuen proba pasa den apirilaren 22an, mendiko Euskadiko txapelketarako puntuagarria den lehen froga honetan eta Jon Aramburu eibartarra izan zen lehenengoa turismo sailkapenean. Junior kategorian Jon Zuazuak irabazi zuen eta Historikoetan Josemi Gabilondok lortu zuen lehen postua, iaz bezala.