Makina erremintako 32 enpresa Gipuzkoar Hannoverreko EMO azokan erakusgai

2013/09/16 23:00:00 GMT+1
Aste honetan Alemaniako Hannover hiriko 2013 EMO makina erremintaren azoka entzutetsuan parte hartzen ari dira AFM makina erremintaren ekoizleen elkartekideak.

Ezin besteko hitzordua dugu EMO Hannoverreko azoka makina erremintaren enpresentzatAFM elkartea ere bertan da aste honetan gure sektorea ordezkatzen. Alemaniako azoka honetan gure 32 enpresa gipuzkoarrek 4.000 metro karratu inguruko erakustokia beteko dute. Aurreko edizioan (2011n) 138.651 profesional inguruk bisitatu zuten azoka. Aurten 40 herrialdetatik etorritako 2.030 enpresek erakutsiko dituzte haien produktu eta zerbitzuak.