Makina erreminta eta Fabrikazio Teknologien XIX. Biltzarra

2013/06/09 23:00:00 GMT+1
Ekainaren 13an, goizeko atalean, IMH-Asmaolako adituek hitzaldi bat emango dute "Doitasun handiko mekanizatua hozgarriarekin" gaiaren inguruan.

Ikusi biltzarraren egitaraua...

AFM-INVEMAk mekanizazioaren eta fabrikazio-teknologia aurreratuen munduarekin harremana duten enpresak, ikerketa-zentroak eta trebakuntza-zentroak gonbidatu nahi ditu 2013ko ekainaren 12tik 14ra Donostiako Teknologia Parkean egingo den Biltzarrean parte-hartzera.

Biltzarrean hainbat saio tekniko egingo dira paraleloan, fabrikazio metal-mekanikoaren arloko interes handiko eta gaur-gaurko gaiei buruzkoak. Parte-hartzaileen arteko loturak ezartzeko eta lankidetzarako foro ezin hobea izango da, eta esperientziak partekatzeko aukera emango die enpresaburu, teknikari, ikertzaile zientifiko, ikasle eta irakasleei. Gainera, saio monografikoak ere egingo dira (mahai-inguruak); fabrikazio-teknologien inguruko dibertsifikazio-gaitasunari buruzkoak eta sektore hau batez ere aeronautikaren eta automobilgintzaren sektoreen eskutik bultzatzen duten material berrien garapenari buruzkoak, besteak beste.

Ekainaren 13an, goizeko atalean, IMH-Asmaolako adituek  hitzaldi bat emango dute "Doitasun handiko mekanizatua hozgarriarekin" gaiaren inguruan.

Makina erreminta eta Fabrikazio Teknologien XIX. Biltzarra aukera bikaina izango da euren produktuak eta zerbitzuak ikusle espezializatuen aurrean sustatu nahi dituzten enpresentzako, eta, horregatik, era desberdinetan laguntzeko aukera izango dute.